Bekatu hilgarri

Bekatu horiek katolikoek apaizari airtortu behar diote betiko ez galtzeko.

Bekatu hilgarri edo bekatu astuna bekatu arinaren beste muturrean dagoen hutsegite edo ekintza larria da. [1] Katolizismoaren arabera, horrelako bekatu batek modu jakinez eta nahita egindakoaz, Jaungoikoaren manamendu baten aurka aritzea da. Teologia katolikoaren arabera horrelako bekatuek hil ondoren arima infernura bidaltzeko modukoak dira. Aitortza egiteko garaian fededunak horrelakoak aitortzeko erabat behartuta dago eta, ezkutatzen baditu, aitortzak bere balio guztia galdu egiten du; aitortza egin ondoren derrigorrezkoa da apaizak emandako penitentzia egia. Bekatu hilgarriak dira, esaterako, eta beti katolizismoaren ikuspuntutik, hilketa, bahiketa, intzestua, bortxaketa, adulterioa, buruaz beste egitea...

  1. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=&lang=eu&sarrera=bekhatu&xeh=26

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search